Ekainaren 7an, Gazteluen Eguna Zambranan
Datorren larunbatean egingo dute Zanbranan, bertako Udalak herriko bizilagun, kultura eta kirol eragileeekin batera 2010etik antolatzen duten Gazteluen Eguna. Goizeko 8:15etan izango da autobusen irteera eta Iñaki Sagredo historialariak irakurriko du pregoia.
Festa giroan euskal ondare kulturalaren parte diren gazteluak ezagutzera emateko helburuarekin hasi ziren antolatzen, dagoeneko erreferentziazko hitzordua bilakatu da Zanbranako Gazteluen Eguna.
Larunbateko egitaraua goizeko 8:15etan abiatuko da. Zanbranako Julia tabernatik abiatuko da autobusa –doan– Berganzo aldera, bertan hasiko baitute erromeria. Pregoia 9:15etan izango da Iñaki Sagredo historialari irundarraren eskutik eta ondoren, 9:45etan hasiko dute 8Km inguruko luzera izango duen erromeria.
Ibilbidea amaitu ondotik, 15:00etan, Sukalki jatetxeko Jose Angel Plagaro sukaldariak prestatutako herri bazkaria egingo dute eta arratsaldean, adin guztietakoek izango dute zer gozatu. Izan ere, haurrentzako jolasak izango dira 16:30etatik 18:30etara, 18:30etan ehiza ikastaroa egingo dute eta, azkenik, 20:30etan folk doinuek itxiko dute arratsaldeko egitaraua.
Festak 21:30etan herri afarian jarraituko du eta azkenik, musika giroan itxiko dute Zanbranako Gazteluen Eguna. Bazkarirako eta afarirako sarrerak mugatuak izango dira eta eskuragarri daude dagoeneko Zanbranako tabernetan –bazkariak 11 euro eta afariak 5–.
Egitaraua
8:15 Autobusen irteera Zanbranatik
9:15 Pregoia Bergantsuko elizan, Iñaki Sagredo historialariaren eskutik
9:45 Erromeriaren hasiera
15:00 Herri bazkaria Jose Angel Plagaro Sukalki jatetxearen sukaldariaren eskutik.
16:30-18:30 Haur-jolasak
16:30-19:00 Arabako bola leku mugikorra
18:30-20:30 Ehiza hegaztirekin taillerra
20:30-21:30 Folk kontzeruta
21:30 Herri afaria
23:00 DJ eta Gazteluaren Egunaren amaiera