Ekainaren 22ra bitarte talde deialdia zabalik du Musiketxeak
2011n sortu zuten Gasteizko Jimmy Jazzek, Bermeoko Kafe Antzokiak, Miarritzeko Atabalek eta BIlboko Emankor Elkarteak Musiketxeak sarea. Bigarren urteurrena ospatzen du aurten eta pasa den ostiraletik –ekainak 14– datorren larunbatera bitarte zabalik du talde deialdian parte hartzeko epea.

Zuzeneko musika aretoetan proiektu soziokulturalen sustapena, Euskal Herriko musikari berrien harrobi sendoa osatzea eta artista horien egitasmoen hedapena dira Musiketxearen hiru zutabe nagusiak.
Aurten, helburu horiei forma ematen jarraitzeko, musika taldeen deialdia antolatu du. Euskal Herrikoak diren edo Euskal Herrian 5 urtez, gutxienez, erroldatuta dauden artista, bakarlari eta dj-ei zuzendutako lehiaketa da eta parte hartzen duten taldeek, gehienez ere hiru disko izan beharko dituzte argitaratuta.
Parte hartu nahi duen guztiak hiru kanta aukreztu beharko ditu mp3. edo wma formatuetan, taldearen nondik-norakoen laburpen txiki bat eta zehaztasun teknikoak biltzen dituen riderra aurkeztu beharko ditu datorren larunbata, ekainak 22, baino lehen.
Aurkeztutako proposamen guztien artean hiru irabazle aukeratuko dituzte antolatzaileek, eta sariak taldearen sustapenera bideratuak egongo dira. Horretaz aparte, hiru aukeratuen artean batek HTan parte hartzeaz haratago abenduan izango diren MM eta MK aholkularitza profesionaleko proiektuetan ere parte hartu ahal izango du eta, EP baten grabazio eta kopiak, zuzeneko baten grabketa eta EParen aurkezpena irabaziko du. Uztailaren 31n jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.