EHZren etorkizuna bozkara
Larunbat honetan Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren hurrengo urratsa zein izanen den bozkatuko da Baionan.
Zein izango ote da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren hurrengo urratsa? Horixe bozkatuko dute larunbat honetan Baionan. Horrekin batera, iazko irailean gidaritza hartu zuen talde berriak sortu duen proiektua ere aurkeztuko du.
2017an eguraldiak jaialdia bertan behera utzi zuen, eta ordutik jaialdiak une zailak bizi izan ditu. Erabat desagertzeko zorian zegoela baina, hamabost pertsona inguruk osatutako talde berri batek proiektuari jarraipena ematea deliberatu zuen irailean.
Hain zuzen, talde horrek azken hilabeteetan sortu duen proiektua aurkeztuko du, eta ondoren proposamen hori bozkatuko da. Egitasmoarekin bat egiten duen pertsona orori irekia da goizeko 10:00etan abiatuko den bileraorokorra. Ahalik eta jende gehien hurbiltzea eskatu dute, beraz, animatu!