EHZ jaialdiak bere kartela osatu du

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitarte ospatuko da Irisarrin (Lapurdi) aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdia.

J Martina eta Zetak gehitu dira taldeen zerrendara, besteak beste, behin betiko kartela osatuz. Honenbestez, honela geratu da 2023ko EHZren behin betiko kartela bikaina: 

Ostirala, ekainak 30: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine, Belako, Akts eta Madmad.

Larunbata, uztailak 1: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konexion, ZETAK, Krav Boca eta Vapa.

Igandea, uztailak 2: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle D, Soulfly eta Belfast.

Hiru eguneko bonuak jaialdiaren webgunean daude eskuragarri 60 euroren truke eta kanpinerako aukera ematen du. Ostiraleko sarrera 17,50 euroren truke eskuratu daiteke eta larunbat edo igandekoa 22,50 euroren truke.