EHZ jaialdiak aurtengo egitaraua iragarri du
Bertan hainbat talde eta bakarlari arituko dira, estilo ezberdinetakoak guztiak ere, egitarau aberatsa osatuz.
Horrenbeste jaialdi datorren urtera atzeratu diren honetan (Bilbo BBK Live, Azkena Rock) EHZko antolatzaileek "loriaturik" jakinarazi ziguten orain dela aste batzuk aurten eurak aurrea doazela ospakizunarekin. Hain da horrela sartzeak jada salgai daudela 35 eurotan ehz.eus atarian.
Orain euren egitaraua ere ezagutzera eman dute. Honela, uztailaren 2tik 4ra Irisarrin (Nafarroa Behera) ospatuko den jaialdian Komunetik, Zea Mays, Proleter, Torheit, Herdoil, Nøgen, Rüdiger, Anestesia, Physis versus Nomos, Entrexata, Kuartz, Enerity Furyak, Tiktara, Rukula, Ruper Ordorika, Andoni Ollokiegi, Potato eta Chill Mafia arituko dira. Musikaz gain, dantza ikuskizuna ere egongo da Tio Teronen Semeak dantzariekin, eta txikienen gozamenerako Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere bertan izango dira.
Galduko duzu?
Bestalde, EHZ posible egiteko 400 laguntzaile behar dituzte. Auzolanaren bidez eraikitzen den jaialdia baita hau eta egun, inoiz baino gehiago proiektu eder honen parte izateko deia luzatu dute antolatzaileek. Laguntzeko aukera eta gogoak baldin badituzu, beraz, sakatu hemen.