Ehunaka ikertzailek animalien esplotazioari amaiera jartzeko eskatu dute
Euren hitzetan "bidegabekoa eta moralki defendaezina da". Montrealeko Adierazpenean jasotzen dira hitz hauek. Egitasmo hau Groupe de recherche en éthique environnementale et animale-ko hiru ikerlarik jarri dute martxan eta 40 herrialdeetako 500 akademiko ingururen babesa jaso du.
Martin Gibert, Valery Giroux eta Fraçois Jaquet GREEAko (Groupe de recherche en éthique environnementale et animale) kideak dira eta Animalien Esplotazioari buruzko Montrealeko Adierazpena sortu dute. Berau 40 herrialde ezberdinetako filosofia eta politikan espezializatuko 500 akademiko inguruk sinatu dute. Kontzientziari buruzko Cambridgeko Adierazpenaren osagarri moduan agertu da. Honek esaten zuen eskura ditugun ezagutzen erakusten dutela gizakiak ez diren animaliek substratu neuroanatomiko, neurokimiko eta neurofisilogikoak dituztela eta beraz, kontzientzia dutela, baita nahitako jokabidea edukitzekoa ere. Urte honetako adierazpen honetan azpimarratzen da animalien esplotazioarekin jarraitzeko erabiltzen diren argumentu nagusiak moralki ez dutela nahikoa justifikaziorik. Batez ere, argumentuaren muin nagusia gizakien gaitasun kognitibo sofistikatuak badira. Ez gara horren bereziak.
Ikerlari hauek bat datoz espezismoa kondenatzerako garaian eta beste animaliekin ditugun harremanak sakonki eraldatzeko beharra dagoela uste dute, amaiera emanez euren esplotazioari. Jarrera hau, lehen bereziki sentiberak ziren pertsona gutxi batzuk mantentzen zutena, orain, lehengo aldiz, euren lan ibilbidea hausnarketa etikoetara bideratu duten ehunaka eta ehunaka adituk babestu dute.
Adierazpenaren sinatzaileek aho batez eskatzen dute hiltegiak ixteko, arrantzarekin amaitzeko eta landareetan oinarritutako nekazaritza garatzeko. Badakite, eskatzen dutena "etorkizun kolektibo errealista eta justuena" izan, proiektu honek gizartean oso sustraituak dauden ohitura espezistak abandonatzea exijituko duela eta egungo instituzio batzuk sakonki eraldatuko dituela.
2022ko Montrealekoo Animalien Esploazioari buruzko Adierazpena sekula eman den pausorik garrantzitsuena da gizakiak ez diren animalien aitortzan.
"Filosofia moral eta politikoan ikertzaileak gara. Gure lana askotariko tradizio filosofikoetan sustraitzen da eta ez da ohikoa izaten gure artean ados egotea. Alta, aho batez uste dugu funtsezkoa dela beste animaliekin ditugun harremanak muinetik transformatzea. Animaliak hil edo produktu bezala erabiltzen dituzten praktika guztiak gaitzesten ditugu. Animalien esplotazioa bidegabea eta moralki defendaezina da".
Etologian eta neurobiologian badakite ugaztunek, hegaztiek, arrainek eta hainbat eta hainbat ornogabek sentitu egiten dutela, hau da, gai direla plazera, mina eta emozioak sentitzeko. Animalia hauek subjektu kontzienteak dira, munduaren ikuspegi propioa dute. Hortik ondorioztatzen da interesak dituztela eta gure jokabideek beren ongizatean eragina dutela. Txakur bat zauritzen badugu edo txerri bat, oilo bat kaiola baten edukitzen badugu edo izokin bat, behi bat bere haragiagatik hiltzen badugu edo bisoi bat bere larruagatik, euren oinarrizko interesak larriki urratzen ditugu. Beraz, ez zaie ikertzaile hauek animalien esplotazioa bidegabea dela ondorioztatzen duen ideiara iristea zaila suertatu.