Ehun urtetik gorako haritzak Nôtre Dame katedrala berreraikitzeko

Pariseko Nôtre Dame katedralaren berreraikitzeko lanetan ehun urtetik gorako zenbait haritz erabiliko dira. Ingurumenaren aldekoen partetik polemika sortu du erabakiak.

Frantziako erdialdean dagoen Bercé deitutako baso zaharrean moztu dituzte zortzi haritz dotore hauek. Kalkulatzen denez 200 eta 300 urte bitarte dituzte. 2019ko apirileko sutean suntsitu zen Violet-le-Duc arkitektuak diseinatutako orratza  berreraikitzeko berreraikitzeko erabiliko dira. Basoen Bulego Nazionalak hautatu ditu haritz hauek.
 
Claire Quiñones, agentziako zuzendariak hauxe adierazi du: “Hauek dira Bercé basotik datozen zortzi zuhaitz handi eta altuenak”. Hauekin orratzaren zortzi habeak eraikiko dira. 95-110 zentimentro inguruko diametroa duena eta 22-23 metro luze dena. Zuhaitz bakoitzak 15 tona pisatzen ditu. Beraz, zuhaitz hauek garraiatzeko ibilgailu bereziak erabili dira, horien artean bi garabi alde bakoitzetik eusteko, ez daitezen hautsi. Balore handiko haritzak omen dira Quiñones-ek adierazi duenez. Beste mila haritz, herrialde guztian zehar hautatuak, ere erabiliko dira berreraikitze lanetan eta honek ingurumenaren aldekoen kritika gogorrak sortu ditu.
Jazoeratik bi urte pasa diren honetan, egituraren sendotze lanetan jarraitzen dute eta uda honetan amaitzea espero da. Ondoren, berreraikitzearen bigarren fasea hasiko litzateke. Helburua 2024ko apirilean eraikin gotikoa publikoarentzat irekitzea da, nahiz eta lanak ez diren amaituak egongo guztiz. Eraikin sinboliko hau berreraikitzeko donazioetan 830 milioi euro bildu ziren.