EHGAM kanpaldia irailaren 8tik 11ra
Euskal Herriko Gay-Les-Trans Askapen Mugimenduak antolatzen duenhogeigarrena da aurtengoa, eta Azkoitiko Kukuherri aterpetxean izangoda. Hiru egun giro bikainaz, paraje ederrez eta nahi beste tailer etaekintzaz gozatzeko.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, hogeigarren urtez, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les-Trans Mugimenduak kanpaldia antolatu du datorren irailerako.
Hilaren 8tik 11ra bitarte izango da Azkoitian, Kukuherri aterpetxean. Hiru egunez, 100 bat lagun bilduko dira giro lasaian, paraje ederrez inguraturik. Gainera, hainbat ekintza eta tailer izango dira aukeran, parte hartu nahi duenarentzat: mendi martxa, euskal dantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazioa, ibilaldi botanikoa, BDSM ikastaro praktikoa, performanceak, festa aspertzeko arrazoirik ez, hortaz.
Hori bai, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, lekua mugatua da eta. Hiru egun aterpetxean pasatzea 100 euro dira, kanpinean 85 euro. Aldiz, bi eguneko egonaldia nahi duenak 70 euroren truke du aukera aterpetxean, eta 60 euroren truke kanpinean.
Dena delako diru kopurua ingresatzeko kontu korronte bat zabaldu dute EHGAMetik: 3035-0063-82-0630030222
Informazio gehiago www.ehgam.org atarian edo 667 435 570 telefono zenbakian.