Egunkari ezkutua
Denbora kontua zen euskal talde berritzaileenetako baten kide izan zen Xabi Strubellek (Dut) Txillardegiren eleberri apurtzailean inspiratutako diskoa kaleratzea. Beraz, merezi du hitzetan arreta jartzeak esperientzi aberasgarriago batetarako. Alta, musikan soilik oinarrituta ere erabat gozagarria da lana. Doinu dantzagarriak, melodia ilun eta pisutsuak, guztia distortsioak karrakaturik. Soinu mapa honetan ez galtzeko bidelagun Strubellen ahotsaz gain Jurgi Ekizarena azaltzen zaigu amorruari tonu malenkoniatsua ezarriz. Disko hau entzun ondoren Leturia baino hurbilago egongo zara zoriontasunetik.