Egun bat, zaldi lasterketetan
Ezaguna egiten al zaizu Marx anaien 'A day at the races' filma? Bada gurean ere bada zaldi lasterketarik. Udaran, igandero, izaten dira Donostiako hipodromoan.
Dagoeneko denboraldiko lasterketa garrantzitsueneko batzuk jokatu dira, baina garrantzitsuena, Urrezko Kopa, igandean izango da. Urtero-urtero, hipodromoak gainezka egiten du abuztuaren 15ean, zaldi onenak lehian ikusteko.
Gainerakoan, lasterketak ikustea zaldiak abiada bizian aurrez aurre ikustea baino askoz gehiago da. Zaldiak ikus daitezke paddockean lasterketaren aurretik, eta baita ondoren ere; ikusgarria da zaldian izerdi patsetan ikustea, hauspoa bere onera ekartzen. Eta nola ez, apustu guneetan saltsa izaten da. Apustu merkeenak euro bat balio du. Ikusleak haren ustez irabaziko duen zaldiaren alde egin dezake, edo lehen bi postuetan iritsiko direnak, eta beste hamaika konbinazio daude.