Egonaldi artistikoen bila?

Tabakalerak lau modalitate eskaintzen dizkizu!

Proiektu artistiko bat buruan bueltaka duzu eta ez dakizu nondik hasi? Inspirazio bila zabiltza? Esperientzia berriak elkarbanatu nahi dituzu? Adi, Tabakalerak lau motatako egonaldi artistikoak jarri ditu eta martxan!

 

Egonaldi artistikoak giltzarria dira Tabakaleraren proiektuan, alde batetik, zentroan garatzen den kultura-programa aberasten dutelako eta aldi berean, kanpoko eragileak proiektu kulturalaren dinamiken baitan txertatzen dituztelako. Horrekin batera, proiektuaren nazioartekotzean eragina izan dezaten nahi du Tabakalerak, baita bertako eta nazioarteko testuinguruak harremanetan jartzea ere.

 

Interesatzen zaizu? Ba aukeratu lau modailtateetako bat eta aurkeztu zure proiektua!

 

1) ARTE PROIEKTUA EKOIZTEKO EGONALDIA

 

2) ELKARLANEAN GARATUTAKO PROIEKTURAKO EGONALDIA

 

3) IKERKETA-ARTISTIKO EGONALDIRAKO DEIALDIA

 

4) IKUSENTZUNEZKO PROIEKTUA GARATZEKO EGONALDIA