Egoitz Lasa: "Aurrez aurrekoan jokatzen jakin behar da"

"Wazemank" eta "Noaoa!" saioen erruz ilustre bihurtutako zarauztarra. azken urteetan, makina bat algara egin ditugu  berak jokatutako pertsonaia gogoangarri askorekin. Egoitz Lasa, aurre aurre. 


Dioten bezain beste ligatzen dute aktoreek?
Mekaniko edo igeltsero batek adina. Jendea errazago hurbiltzen zaizu, baina gero, jakin egin behar da aurrez-aurrekoan jokatzen.

Inoiz egin al duzu antzezpenik ligatzeko?

Ez. Ni kalean Egoitz naiz, eta nahiago dut naizen bezala jokatu.

Brinkola. Tren geltokiaren morboa edo logelako epela nahiago?

Nahiago logelako epelean triki-traka, triki-traka… azken geltokiraino iritsi arte.

Nork ditu marmitak beteago, Maikel Lait-ek ala Egoitz Lasak?

Maikel Laitek. Goiz guztia errape artean bero-bero… puff! Eskerrak, gero, etxez etxe esnea partitzera joaten den, bestela…

Aktore zaren aldetik... zer du George Clooneyk faltan eta zuk soberan?

Hipoteka, seguruenik.

Egunak argitu du. Burukomina. Zein da aldamenean dudan hori?

Ez dakit. "Tigrearen jauzia" eta mesanotxea konbinazio perfektua dira kolpe batez amnesia sortzeko.

Zuk "wazemank" neskatxari, eta bere bikoteak "noaoa!" zuri. A ze trantzea, nola konpondu?

Lasai egoteko, berari ere erakutsiko diodala Wazemank-eko dantza.

Hollywoodeko orgia famatuetan, dozena lagun ohe berean. Badago marka hobetzeko "potrorik", Joxemiel?

Dozena bat?  Pare batekin nahikoa, eta gehiegi. Beste guztiak Clooneyrentzat.