Egoera latza Zisjordanian

Zisjordania hirian 14 urte arteko 150 haur arrazoirik gabe atxilotu eta torturatu zituztela aitortu berri dute Israelgo armadako bi ofizialek. Gertakariok joan den martxoaren 26an jazo ziren arren, ekainean ezagutu dira. Adierazi zutenez, haurrei begiak estali eta bilurrak jarri ondoren, sekulako jipoiak eman zizkieten: paretaren kontra jaurti, lurrera bota, ostikoak eman, iletik tira… Hau guztia, inolako deliturik egin ez zutela jakinda. Haurrekin horrelakoak badira, nolakoak ote dira etsai politikotzat edo militartzat dituztenekin?