'Egintza fotografikoa' ikastaroa otsailaren amaieran izango da Ordizian

Ortzadar Argazki Elkartearen eskutik otsailaren 23an eta 24ean 'Egintza fotografikoa' ikastaroa izango da Ordizian. Gorka Salmero Murgiondok zuzenduko du egitasmoa eta izena emateko epea zabalik da otsailaren 9ra bitarte.


Plagioa, galdera batzuk argazkiei buruz lelopean, zabalik da, dagoeneko, otsaileko azken asteburuan Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango den argazkilaritza ikastaroan izena emateko epea.

Gorka Salmerok zuzenduta, parte hartuko duten kide guztien argazkien aurkezpena  egingo dute lehenik, potreta ardatz edukita formatu horrek historian izan duen garapenaren inguruan ariko dira, eta azkenik hainbat autoreren lanak aztertuko dituzte.

Egitarauaren jomuga, hala erre, egintza fotografikoaren inguruko hausnarketa eta azterketa egitea izango da, eta estudioan lana egiteko behar den argiztapenaren azterketa ere izango dute aztergai, saio praktikoa barne.

Otsailaren 23an eta 24an Ordizian izango den argazkilaritza ikastaroan parte hartzeko interesa duen guztiak izena eman dezake otsailaren 9ra bitarte.