Egiguren negoziatzailea

No controles (2010) barregarriaren ostean, berriz ere kamera atzean jarriko da Borja Cobeaga bilbotarra. Proiektua momentuz El negociador bezala ezagutzen da, eta nola ez, komedia bat izango da. Eta adi, gaiak zeresana emango du eta. Filmak PSE-EEko presidente Jesus Egigurenen eta ETAko kideen arteko bilerak izango ditu hizpide! Oraingoz konfirmatuta dauden aktoreak Ramon Barea, Carlos Areces eta Josean Bengoetxea dira. Udan hasiko da errodajea.