Egia esan

Urte asko dira Kimuren aita desagertu zela, eta ordutik semeak ez du haren berririk izan. Pertsonaia berezia zen, artista, pentsalaria eta hego-haizea bezain askea. Aitak bere adina zuenean lagun batekin Kaltxakietan barrena buruturiko bidaia egitea erabakiko du Kimuk, idatzita utzi zuen bidaia-koadernoa gidari hartuta. Aita hobeto ezagutu eta haren izate zoroarekin bakeak egin guran, espero ez dituenak deskubrituko ditu protagonistak.