Edwin van der Heide-n ikuskizuna, ostegunean Bilboko Alondegian

Laserren bidez lortutako hiru dimentsioko irudiak soinuarekin etamusikarekin uztartzen dituen performancea da. Ostegunean izango da–hilak 14–, 22:00etatik aurrera eta doan. Ikuskizuna ArtFutura XXIprogramazioaren baitan kokatzen da.


Urteak daramatza Edwin Van der Heide artista alemaniarrak soinuarekin, irudi tridimentsionalekin eta laser proiekzioekin esperimentatzen. Audioaren bidez kontrolatutako laserrak erabiltzen ditu ikuslea erabat inguratuko duen giro tridimentsionala sortzeko. Laser bidezko irudi horiek eta gehitzen zaien soinuak jatorri bera dute: denbora errealean ordenagailuz sorutatako uhinak.

Esperientzia berri bat bizi nahi duen orok soinua, irudiak eta musika uztartzen dituen performance honekin doan gozatzeko aukera du. Ostegunean izango da –hilak 14–, Bilboko Alondegian gaueko 22:00etatik aurrera.

Ez da Van der Heidek Euskal Herria bisitatuko duen lehen aldia. Duela bi urte Donostiako Tabakaleran izan zen, Tabakalera Soinutan erakusketa.


ArtFutura 2011



Edwin Van der Heiden erakustaldia Alondegiak ostegunean bertan abiatuko duen ziklo zabalago baten baitan kokatzen da.
ArtFutura XXI programazioak azken bi hamarkadatan kulturan eta arte digitalean zehar egin den ibilbidea berraztertu nahi du eta, aldi berean,  XXI. mendeko proiekzioa da.
1.200 metro karratuko espaziorako diseinatutako erakusketa dago ikusgai, bizpahiru orduko ibilbidea eskaintzen duena, eta ikus-entzunezko hamar programa ere badira aukeran.
Info gehiago hemen.