Edari energetikoek gure atsedenean duten eragina neurtu du ikerketa batek
Norvegiako ikertzaile talde batek 50.000 bat gazterekin ikerketa bat burutu du eta edari hauen kontsumitzaileen atsedenean narriadura behatu dute. Emakumezkoek honelako produktuak gutxiago kontsumitzen badituzte ere, lo ezinak gehiago erasaten die.
Ekuazioa oso sinplea da: edari energetiko zenbat eta gehiago kontsumitu, loaren kalitatea okerragoa izango da. “Kantitate txiki batek ere, adibidez hilabetean hiru aldiz soilik kontsumituta ere, eragin esanguratsua izan lezake lo ordu kopuruan” dio ikerketak.
Hau anekdota hutsa litzateke edari hauen kontsumoa salbuespenezkoa balitz. Kontua da gazte eta nerabeen %60k noizbehinka kontsumitzen dituztela eta %9k egunero edaten dituztela.
Norvegian ikasleen osasun eta ongizatearen inguruko ikerketa burutu da eta 18-35 urte bitarteko 53.266 gazteren bizi ohiturak aztertu dituzte. Euren ondorioak nahiko argiak dira: ikerketak mugak izan arren, begi-bistakoa da kafeina dosi altuak dituzte edari hauen kontsumoa eta lo ezina estuki lotuta daudela.
Gainera, korrelazio hau oso atzekoa da sexu eta adin ezberdinetan. Egiari zor, dirudienez, emakumeek mota honetako edariak gutxiago kontsumitzen dituztela. Baina, kontsumitzen dutenen artean, lo kalitatearen narriaduraren efektua berdin-berdin agertzen da.
Norvegiar ikertzaileen datuen arabera, egunero edari energetikoak kontsumitzen dituztenek, batez beste ordu erdi gutxiago egiten dute lo, noizbehinka kontsumitzen dituztenekin alderatuta. Arrazoiak askotarikoak dira: lo egiteko zailtasunak, gau erdian esnatzea…, baina guztiak lo kalitatearen beherakadarekin zerikusia dute. Ohean denbora igaro bai, baina lo gutxi eginez. Hemen, ordea, generoan badago alde apur bat. Egunero honelako produktuak kontsumitzen dituzten emakumeen erdiek lo ezina pairatzen dute, gizonezkoetan aldiz kopurua %37koa da.
Lo ezinaz gain, takikardiak eta depresioa ere eragiten dituzte edari energetikoek. Izan ere, 160 miligramo kafeinatik aurrera (edari energetikoek 500 mililitro izaten dituzte eta 32mg kafeina 100 mililitroko) kontsumitzeak osasun orokorrean eragin kaltegarriak eragiten ditu: eragin psikologikoak, jokabidean aldaketak eta bihotzeko nahasteak. Eta nerabeetan eraginak are eta okerragoak dira.
Maija Puupponen-ek, ikerketaren buruak, azpimarratzen duen bezala “edari energetikoen kontsumoa, oso noizbehinka izan da ere, osasuna kaltetzen duten askotariko jokabideekin lotuta dago”. Hau da, edari mota hauek edatea arrisku jokabide bat da eta gazteenei eragiten die gehien.