Durangoko azoka martxan da

Abenduaren 5etik 9ra bitartean Durangoko Azoka izango da. Euskal kulturaren bilgune nagusitako bat da azoka, eta urtero bezala GAZTEZULO ere bertan izango da.


Asteazkenean, abenduak 5, hasiko da Durangoko Azoka 2007. Urtero bezala ehunka argitaldari elkartuko dira Durangon, eta Euskal Herrian azken aldian sortutako makina bat produktu izango dituzte eskura bisitariek.
Hitzordu horretan, noski, GAZTEZULO ere izango da. Barrenkaleko 69. zenbakian egongo da GAZTEZULOren stana. Bertan eskura izango duzue aldizkariko abenduko zenbakia, 2008ko pareteko egutegi bikaina, 2007ko zenbakiak, zozketak, eskaintza bereziak eta abar. Zuen zain izango gara bertan, elkar ikusiko dugulakoan.