Durangaldeko VIII. Kopla Txapelketa izango da bihar

Hamar bertsolari arituko dira kantuan Iurretako Abadetxean.

Durangoaldeko Bertso Eskolak VIII. Kopla Txapelketa egingo du bihar, ekainak 9, Iurretako Abadetxean, 20:30etik aurrera.

Saioan hamar bertsolari arituko dira kantuan: Abadiñoko Bittor Altube, Durangoko Ixone Asategi, Abadiñoko Igor Galarza, Iurretako Naroa Jaio, Durangoko Paulo Salterain, Gernikako Janire Arrizabalaga, Ermuako Irune Basagoiti, Durangoko Unai Iturriaga, Iurretako Gorka Lazkano, eta Durangoko Ander Sarriugarte.

Gaiak jartzen, berriz, Garaiko Iruri Altzerreka, eta Abadiñoko Itxaro Juaristi eta Ainhoa Urien arituko dira.