“Dulce Arañazo”

Carlos Creator musikari bilbotarraren proiektu  berria dugu La seda, eta “Dulce Arañazo” pop-rockaren eta elektronikaren arteko nahasketa da. Hamaika abesti eta sei interludioz osatutako disko honetan, pop melodiak nagusi dira, beti ere doinu dantzagarrietatik gertu. Hainbat abestitan gitarra indartsuak entzun daitezke, lanari gogortasun ukitua emanez. Ekoizpen landua eta programazio elektronikoak ongi erabiliak.