Dublin

Dublingo (Irlanda) artzapezpiku Diarmud Martinek eliza katolikoaren agintariak lotsatzeko moduko adierazpenak egin ditu meza batean. Adierazi duenez, 1975 eta 2004 urteen artean, milaka gaztetxok hainbat apaizek eragindako sexu gehiegikeriak jasan zituzten. Ehunka salaketa ikertu dituen Egiaren Aldeko Batzordeak egindako txostena eskutan egin ditu adierazpenok. "Txostenaren ondorioek guztiok ikaratuko gaituzte, elizak oraindik ez baititu urtetan egindako gehiegikeriak eta eragindako tortura psikologikoak aitortu", esan zuen Martinek. San Pedrok burua altxako balu…