Dubaiko dorre puska
Dubai hirian Burj Dubai eraikina inauguratu dute 2010. urtea hastearekin batera. Munduko eraikin garaiena da; 800 metro luze da eta 160 solairu ditu. Dorrearen gailurra 95 kilometrora ikus daiteke. 2004an hasi zituzten lanak eta, hasiera batean 2008rako prest eduki nahi bazuten ere, azkenean obrek bi urteko atzerapena pilatu dute. Adrian Smith estatubatuarrak diseinatu zuen Arabiar Emirerrietako dorretzarra eta 1.500 milioi dolar xahutu dituzte. 12.000 lagun baino gehiagoren bizilekua izango da eta etxe gehienak saldu dituzte dagoeneko. Goi-goian biziko direnek lasai hartu beharko dute igogailuan sartzean...