Drug for the Modern Age

Tennesseeko taldearen estreinako diskoa eta kaleratu berri duten hirugarrena alderatzen baditugu, ez dirudi talde berdinak egindako lanak direnik. Ahotsen ahokatze melodikoarekin ehundutako kantu sasi soilak egitetik, sintetizadoreen laguntzarekin hamaika geruza dituzten konposizioak sortzera egin dute Kopecky taldekoek. Hala ere, lehen bezala, soka instrumentuei fidel eusten diote; biolinak edota pianoak protagonismo nabarmena dute. Lehen musika naturalki garraiatzen zuten, eta orain, ukitu elektroniko horretan guztian elementu nabarmen bilakatu dira. Baina bada beste estilo batetara egokitzeko nahia, eta hori duinki defendatzen du diskoak.