Dreyfus auzia

The Ghost Writer (2010) zorrotzarekin urteko zuzendaririk onenaren hainbat sari irabazi ostean, berriz ere thriller politikora bueltatuko da Polanski. D izango du izenburu filmak eta Alfred Dreyfus militar frantsesaren istorioa kontatuko du. 1894an, alemaniarrei dokumentu sekretuak pasatu zizkielakoan, goi-mailako traizioa leporatuta kondenatu zuten Dreyfus, nahiz eta horretarako froga nahikorik ez eduki. Erabakiaren kontra asaldatu zen frantziar gizartearen zati handi bat, Emile Zola tartean, eta 1906an birgaitu zuten.