Down with Love (Abajo el amor / Bye Bye Love) **
Rock Hudsonek eta Doris Dayk 60ko hamarkadan elkarrekin errodatu zituzten komedia erromantiko xaloen espiritua berpiztu nahi izan du Peyton Reed zinema zuzendariak Down with Love atseginarekin. Barbara Novak idazle feminista sutsuak liburu berria kaleratu du. Bertan, emakumezkoek maitasuna saihestu behar dutela aldarrikatzen du. Kazetari gonazale batek idazle feminista limurtuko du; haren irudia apurtzeko asmoz. Amaieran, ordea, elkarrekin maiteminduko dira biak. Komedia erromantiko txoliña da.