Donostiako Larrotxene Bideoko ikasleen ekoizpenak ikusi ahal izango dira Zinemaldian
Bihar arratsaldean izango da proiekzioa Trueba zineman.
Donostiako Zinemaldiak XXXIV. Bideoaldia hartuko du Bestelako Jarduerak Sailaren barruan, eta, ondorioz, Larrotxene Bideoko ikastaroetako ikasleek egindako lanak eskainiko dituzte. Bestetik, Larrotxeneak parte hartutako koprodukzioak ere izango dira. Emanaldia, bihar izango da, 19:00etan, Trueba zinemaren bigarren aretoan.
Zazpi lanez gozatu ahalko da bertan:
- Plataforma. Zuzendaria: Josema Aguirre. Komedia. Iraupena: 11 minutu.
Eskalatzaile ezagun baten emazteak istripua izan du eta gurpil-aulkia erabili beharrean da. Senarrarekin batera, atariko eskailerak gainditzeko plataformarekin ezbehar bat izango du. Egoerak eldarniozko amaiera izango du. - Gauero. Zuzendaria: Iñigo Alkorta. Drama. Iraupena: 8 minutu.
Galderrek aplikazio mugikorrak erabiltzen ditu maitale berriak ezagutzeko. Zigorrekin elkartzeak dena aldatuko du. Edo agian ez da ezer aldatuko? - Minus 63 KG. Zuzendaria: Deiane Moreno. Drama. Iraupena: 7,44 minutu.
Judo borroka honetan, Nekanek Joko Olinpikoetan parte hartzea izango du jokoan. - Polita. Zuzendaria: Eneko Muruzabal. Zientzia fikzioa. Iraupena: 8,58 minutu.
Haragia kontsumitzea erabat debekatuta dagoen etorkizunean, sare klandestino batek elite batentzat lan egiten du behi txuletoiak ematen.
- Koadro goriari heldu. Zuzendaria: Iulen Arana. Drama. Iraupena: 9,57 minutu.
Hermina zahar-etxe batean bizi da, desagertutako semearen erretratuarekin obesionatuta. Martin, laguntzaile berria, zer istorio ezkutatzen duen jakiten saiatuko da. - Jone K. Zuzendaria: Juanmi Cuesta. Esperimentala. Iraupena: 9 minutu.
Bi emakumek haur bat adoptatu nahi dutenean, errealitatea oso bestelakoa da ezkonduta egon ala ez, gizon batekin ala beste emakume batekin. - Karga. Zuzendaria: Jose Antonio Cortes. Drama. Iraupena: 16,37 minutu.
Benetako gertaeretan oinarrituta, indarkeria homofoboaren historia bat eta horren ondorioak kontatzen ditu.