Donostiako 'Gosari Osasungarria' lehiaketako irabazleak

Larunbatean izan zen lehiaketa Trinitate plazan eta Sara Garde eta Lucia Gonzalezek eskuratu zuten garaipena.

Donostia San Sebastian Festak-ek antolatutako Abuztua Donostian programaren barruan, Gosari Osasungarria izeneko lehiaketa egin zuten larunbat goizean Trinitate plazan. Irabazleak, Sara Garde eta Lucia González Zipolotxes bikotea izan dira. Azpiko argazkian ageri den gosaria prestatu zuten. 

Bigarren postuan Ainhoa Martinez eta Alex Balda geratu dira, Lil Pappaya izendatuak, eta hirugarrenean, berriz, Ainhoa Gijaba eta Mikel Arnao, Fitaldariak

Gastronomiako Euskal Anaiartea, Eroski eta Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren atalaren laguntza izan dute ekitaldia antolatzeko.