Donostiako Gazteszenan izango da bihar Urrezko Pua lehiaketa
Donostia Kulturak, Musikal 72 musika dendak eta 2016 Bulegoak antolatuta, bihar –abenduak 22– izango da, Urrezko Pua, gitarrista hoberenaren lehiaketa, Donostiako Gazteszenan, arratsaldeko 20:00etan.
Borja Mintegiaga, Ãlvaro Modreyo, Iker Pando, Endika MartÃnez, Iker Gonzalez, Ander Doncel, erik Rodriguez, Xabier Agirrezabala, Joseba Espejo eta Juan Carlos Sasso dira parte hartuko duten finalistak, eta sarien artean urrezko, zilarrezko eta brontezko puak izango dira.
Leize Gorriak aurkezten duen Urrezko Pua, gitarrista hoberenaren hirugarren lehiaketa, bihar izango da Donostian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta finalisten emanaldiez aparte, The Gribithch Brothers & Sisters, The Amendoins, Lolas Club eta DJ Soundsister taldeek ere parte hartuko dute.