Donostiako Creative Commons Zinemaldiak soziopolitikari helduko dio
Genero aldaketak, ehunen industriaren engranajeak eta Oreretako Zintzilik irratiaren 27 urteko historia jorratuko duten dokumental banak osatuko dute maiatzaren 10tik 12ra arteko ziklo hau.
Martxoan Ekologia saila garatu ostean, Donostiako Nazioarteko Creative Commons Zinemaldiak (DccZ) soziopolitika gailen gainean jarriko du arreta datozen egunetan.
Koldo Mitxelena Kulturunean De Berta a Teo (Irene Navascués, 2015), Fíos Fora (Illa Bufarda, 2015) eta 27 urte ez dira ezer (Zintzilik Irratia, 2013) dokumentalak emango dituzte maiatzaren 10ean, 11n eta 12an hurrenez hurren, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Emanaldi bakoitzaren ostean, bestalde, solasaldi bana ere antolatuko dute DccZkoek:
Errealitate transgeneroen inguruan, adibidez, Gehitu-ko, Medeak-eko eta Chrysallis Elkarteko ordezkari bana ariko da.
Ehunen industriaz hitz egiteko, Setem Hegohaizeako kide bat, ATTACeko bat eta Donostiako Galiziako Etxeako ordezkari bat hurbilduko dira.
Hirugarrenik, Zintzilik Irratiko Xabi Garate eta Iñaki Garmendia ere hurbilduko dira.
Donostiako Nazioarteko Creative Commons Zinemaldia (DccZ)
DonostiaKO CC Zinemaldia BccN Bartzelonako Creative Commons Zinemalditik eratorritako proiektua da. BccN Creative Commons Zinemaldia CC baimenaren baitan aurkezten den lehen zinemaldia da, BY-NC-SA 3.0 (Aitorpena/EzKomertziala/BerdinPartekatu), eta 'zinemaldi hau kopiatu' premisarekin. Honek esan nahi du zinemaldia bera deskargatu, kopiatu, berriro nahasi, banatu eta doan proiekta daitekeela munduko edozein lekutan.
Martxoan Ekologia Saila garatu zuten, orain Soziopolitika, urrian Arkitektura Saila, eta azaroan Sail Ofiziala iritsiko da.