Donostiako Aiete lorategia ezagutzeko jolasa sortu dute
'Mezu sekretuaren bila' erronka jarri dute martxan udan.
Cristina Enea Fundazioak eta Aiete Kultur Etxeak pista eta frogaz beteriko Aieteko lorategiko plano bat egin dute. Hala, jokalariek planoko erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko. Probak gainditu ostean, ezkutuko mezua deszifratzeko mapan jarri beharko diren hitzak lortzen dira.
Lorategiko mapak bertan bizi diren pertsonaiak eta galtzagorriak irudikatzeaz gain, tokiko historia kontatzen du eta txokorik maitatuenak jasotzen ditu. Aitziber Alonso ilustratzaileak margotu du mapa.
Bakarka edo talde txikitan egiteko doako jarduera da eta jokalariek Aieteko lorategiaren historia eta natura deskubrituko dute jolasten duten bitartean.
Mezu sekretuaren mapa hemen eskura daiteke eta baita Aiete Kultur Etxean ere.