Donosskino jaialdirako film laburrak aurkez daitezke

Fikziozko film laburrak ekainaren 15era arte bidal daitezke.

Donosskino Donostiako Film Laburren Festibalaren seigarren edizioa urrian izango da eta mundu oso zuzendariek parte hartu ahal izango dute bertan. Jaialdiari begira, proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute eta gehienez 30 minutuko iraupena duten fikziozko film laburrak bidal daitezke.

Aurkeztutako lanen ekoizpena 2021ko ekainaren 30a baino geroagokoa izan beharko da. Horretaz gain, gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean aurkeztutako lanak, gaztelaniaz edo euskarazko azpitituluekin aurkeztu beharko dira.

Zinema-alorreko profesionalek osatutako epaimahai ofizialak emango ditu sariak eta honako hauek izango dira: Film Labur Onenari, Interpretazio Onenari, Gidoi Onenari, eta Etxean Shortuak Film Labur Onenari. Gainera, Publikoaren Saria ere izango da. Sariak amaierako ekitaldian banatuko dira, urrian.

Izena emateko online bidali behar da filma Festhome edo FilmFreeWay orrialdeen bitartez ekainaren 15era arte.