Donnie Darko ****
Zinema independente estatubatuarrak azken urteotan eman duen ezusterik atseginenetakoa da, ezbairik gabe. Zientzia-fikzioa, beldurra, umorea eta suspensea oreka handiz nahasten dituen film irudimentsua, benetan. Mutil argi eta jatorra da Donnie. Egun batean, hegazkin baten motor galdua eroriko da bere etxe gainera. Gaztea istripu latz horretatik bizirik irtengo bada ere, haluzinazio estrainioak izaten hasiko da. Era berean, mundu berri bat ezagutuko du bere inguruan. Kasta oneko zinemazaleentzat, bereziki.