Doministiku-woman!
Kathelyn Thornley izeneko hamabi urteko neskatilak egunean 12.000 doministiku egiten ditu; minutuko hogei aaaaatxis! Ondoeza zerk sortzen dion aztertzen ari dira medikuak. Momentuz dakiten bakarra zera da, klarinete klase baten ostean hasi zela bat-batean Kathelyn doministikuka. Etengabe atxiska aritzeaz gain, tripako min handia ere eragiten dio. Bere onera buelta dadin espero dugu; hala bada, ziur ez duela klarinetea berriz esku artean hartuko!