DOKA T'artea: Physis versus Nomos zuzenean!

Donostiako DOKA antzokiak ere bere ateak itxi behar izan ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan Physis versus Nomos arituko dira Donostiako antzoki oholtza gainean 19:00etan.

Physis versus Nomos proiektu intimoaren antzean Beñat Antxustegi ezkutatzen da. Aspaldiko partez oholtza baten gainean defendatuko du proiektu intimista bezain ederra eta bere azken lan bikaina (Arraro Nioenean), bere taldea lagun. Ezagutzen ez baduzu, proiektua deskubritzeko aukera paregabea duzu!

Nola ikusi?
HAMAIKA telebista katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean dira aukeretako batzuk. Alta, zuzeneko online seinalearen bidez ere badago aukera DOKA antzokiak duen Youtube kanalean, WWW.HAMAIKA.EUS/www.hamaika.naiz webguneko zuzeneko seinalean edota HAMAIKAren Facebook live eta Instagram kontuen bidez. 

Beraz, 19:00etatik aurrera Physis versus Nomosen erritmo barrekin asteburuan sartuko gara. Gozatu!