'Dog', Vietnamgo katu arrain saltzailea

Erabat maitemindu gaitu katu honek; bere janzkerak eta arraina saltzeko abileziak famatu egin du. Ezagutzen duzu?

Bere izena Dog (txakurra) da, eta sare sozialei esker, Vietnamgo katu famatuena bihurtu da.  Quoc Phong bere jabeak erabateko konfiantza du beregan, eta arrainaren salmentan laguntzen dio. Dog katuak estilo handiz janzten ditu bere jantziak, bezeroen arreta erakarriz; ez al da polita?

 

Hai Phong merkatuan egiten dute lan Dogek eta bere jabeak; oso maitatuak dira, eta mundu guztiak beren postuan erosi nahi du arraina. Saltzaile aparta izateaz gain, Dogek izozkiak maite ditu, eta baita bidaiatzea ere. Hurrengo oporraldietan bisita bat egiozu!