Djay 2

DJ-en munduan sartzeko aplikazioa. Erabiltzaile bakoitzari gustuko dituen nahasketak egitea ahalbidetzen dio. Hamaika aukera eskaintzen ditu, eta nahikoa izan daiteke lehen urratsak ematen ari den DJ-arentzat. MIDI gailuak ere onartzen ditu, eta garatzaileek eskainitako azken bertsioan, Spotifyn dauden abestiekin lan egin daiteke. Musika gustuko duen pertsona orok kontuan hartu eta probatu beharreko aplikazioa.