Diziplina anitzetako sortzaileen jaialdia datorren astean Bilbon
Anari, Idoia Zabaleta, June Crespo, Gora Japon, Tzesne-Paralux, Unai Kerexeta, Tea Party eta beste hainbat dantzari, zinemagile, musikari, artista plastiko eta bestelako sortzaile bilduko dira maiatzaren 31an Bilboko Alhondegian eskainiko duten jaialdian, beren sorkuntza lanak aurkezteko.
Iluntzeko 21:00etan hasita, hamar artistak ikuskizunak eskainiko dituzte Bilboko Alhondegiko auditoriumean. Emanaldi berezia izango da, eta sarrerek 12 eta 10 euro bitarte balio dute. Zuzeneko emanldiak izango dira, dantzari, zine zuzendari, abeslari, etab.ek eskainiak.
Anari, Idoia Zabaleta, June Crespo, Gora Japon musika taldea, Inazio Eskudero, Tzesne-Paralux, Unai Kerexeta, Tea Party, El Monstruito eta Ambrossek osatzen dute kartela, eta bertaratuei beren sorkuntzaz gozatzeko eta aste tartez atseden hartzeko aukera emango diete datorren ostegunean maiatzak 31.