DIYaren ordaina!
Sukaldearen konponketan dirua aurreztu nahi zutelako, bikote batek lanak euren kabuz egitea erabaki zuen. Ezusteko ederra hartu zuten lurra altxatu eta bertan agertu zenarekin. Kutxa bat topatu zuten, eta bertan gordeta, 45.500 dolar, liburu bat eta Bourbon botila bat. Etxearen jabeek diotenez, kutxa hamabost bat urtez lurperatuta egon da, eta hala ere, ez dakite nork gorde zuen. Hara, aurreztea zuten asmo, baina altxorra aurkitu eta diru pixka bat ere iribazi dute!