Disneymania

George C. Reiger-ek 1.500 tatuaje baino gehiago ditu gorputz osoan zehar sakabanatuta. Baina den-denak, eta hona hemen berezitasuna, Disney mundukoak. Alegia, Mickey Mousek, Donald ahateak, Plutok, Peter Panek, Edurnezurik, Aldinok eta konpainiak apaintzen dutela gizaseme honen azala. 1973an egin zuen lehena, ordutik 99.000 dolar xahutu ditu tatuaje saiotan eta dagoeneko anatomiaren %85 du marrazkiz estalia. Warner-ekoentzat, adibidez, zentimetrorik ere ez!