Disney +-ek lehen telesail bertikala estreinatu du
Mugikorretan ikusteko, formatu bertikalaren aldeko apustua egiten ari dira, eta plataforma gehiagok ere bide beretik jotzeko asmoa dute.
Disneyk bere hitza bete du eta mugikorren ikusteko lehen telesail bertikala sortu du. Aurrerapenik eta promoziorik egin gabe hasi da lehen atalak kaleratzen.
Locker Diaries du eta 60-90 segundo bitarteko atal laburrak dira. Zombies, Phineas and Ferb eta Descendants telesail ezagunetako pertsonaietako batzuk agertzen dira. Pertsonaia horiek dira protagonistak baina askoz istorio labur eta zehatzagoekin.
Eskolako edo institutuko pasilloetan kokatzen dira istorioak, eta ikusleak pasilloetako armairu barrutik begira ikusten du gertatzen dena. Narrazio arina dute eta komedia, musika eta naturaz gaindiko elementuak ditu osagai.
Hamaika atal izango ditu guztira, eta larunbatero emitituko dituzte apirilaren erdira bitarte.
Telesaila Estatu Batuetan ikus daiteke oraingoz Disney + plataforman, baina hilabete barru Disney + katean ere ikusi ahal izango omen da, formatua zein izango den ez argi ez badago ere. Horretaz gain, Disney Channelen sare sozialetan, Youtuben, TikToken eta Instagramen ere zabaltzen ari dira.
Disney + plataformak bideo bertikalen feed pertsonalizatua izango omen du urte bukaeratik aurrera. Netflix ere formatu bertikalaren aldeko apustua egitekotan da, beraz, badirudi gero eta eduki bertikal gehiago izango dela plataformetan.