Diseinatzaile batek xanpuarentzat xaboiz egindako ontziak sortu ditu
Ideia bikain honek gure bainugeletatik plastikoa desagerraraziko luke, erabileraren poderioz xaboizko ontzia desegin egingo bailitzateke.
Azken urteetan, gehiegizko hondakinak, batez ere plastikozkoak, murrizteko diseinuaren munduan hainbat irtenbide mahaigaineratu dira. Horrela, jangarriak diren lastotxoak edo metalezkoak direnak betiko plastikozko lastotxoak ordezkatzen hasi dira. Bada, diseinatzaile txinatar honek, erabileraren poderioz desagertzen doazen xaboizko ontziak sortu ditu xanpu eta kosmetikoentzat.
Mi Zhou-ren ideia sinplea bezain burutsua da. Ikerketa baten arabera pertsona bakoitzak bataz-beste 800 botila xanpu erabiltzen ditu urtean, sekulako kopurua kontuan hartuz munduan 7 mila milioi pertsona bizi garela. Hau ikusirik, ideia hau irtenbidea baino, mundu jasangarri baterako bidea da.
Xaboizko ontzi hauek bi hilabete irauten dute, modu eraginkorrean gutxituz ingurugiroarekiko eragina. Produktu berritzaile hauek Zhou-ren graduazioko lanaren emaitza da. Nola ez zitzaion aurretik horrelakorik inori bururatu?