“Disco de apoyo a Thomas Miller-El”

Thomas Miller AEBetako herritar beltza heriotz zigorrera kondenatuta dago, hilketa leporatuta, eta jada hamasei urte bete ditu kartzelan. Millerren kontrako epaiketan arrazakeria zantzu ugari egon ziren, eta berak errugabea dela esan du beti. Lan honetan, Hechos-en kantu akustikoak eta Alfonso Arias taldeko gitarra joleak “La Espalda Mojada” filmerako sortutako soinu banda aurki ditzakezu, besteak beste. Are gehiago, presoarekin egindako elkarrizketa CD ROM pista batean bildu dute.