Diputatua kalean, erratza pasatzen
Bere maitalea jipoitu zuela-eta, Hondurasko epaitegi batek zigor bitxia ezarri dio Abelardo Diaz diputatuari: bi hilabetez, Tegucigalpako kaleak eskobatu beharko ditu. Diputatuari zentzugabea iruditu zaio zigorra, epailea emakumea delako, eta emakumeek elkarri laguntza ematen diotelako beti. Hondurasko diputatuak modu harrigarria aukeratu du maitalea ez zuela jipoitu frogatzeko: hain zuzen, bere emaztearen laguntzaz garbituko ditu Tegucigalpako kaleak.