Dinagu Kolektiboaren azoka egingo dute Lazkaoko Biziolan

Larunbatean 31 sortzaile izango dira, eta igandean beste 30.

Emakume sortzailez osatutako Dinagu Kolektiboak Nomadak gaitun artisauen azoka ibiltaria egingo du asteburuan, larunbatean eta igandean, Lazkaoko Biziola fabrikan. "Gure Gabonetako opariak modu kontzientean egin ahal izateko parada ezin hobea" izango dela adierazi dute.

Goierriko zein Euskal Herriko sortzaileak elkartuko dira bertan: bitxigileak, ilustratzaileak, zeramikagileak, jostunak, kosmetikagileak, gozogileak….  Larunbatean hogeita hamaika sortzailek parte hartuko dute, eta igandean, berriz, beste hogeita hamarrek.

Larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara izango da zabalik. Honako hauek izango dira bertan: Itzal diseinua, Zatika, Hazi eta Hezi, Kool, Hartara, Emi artesania, Laia Varela, Kuttun Art, Maiur, Tukade Studio, Isla pitxiak, Biziki, Natural Killer, Kaori, Amlu, Athora Manthara Oihele, Amalur, Torontile, Mimogoxo, Lavandula, Kiribil, Pott Keramika, Harri Koskor, Amesgile, Berexi Art, Ione Larrago, Malen Pazos, Maduixa, Nauena, Astigoxo eta Suma Flower.

Igandean, 11:00etatik 15:00etara egongo da irekita eta ondoko hauek bertaratuko dira: Leire Sormenetik, Ehunduz, Kool, Gorakat, Txatxala, Gure Galtza Erdia, Taiday, Darama, Bihurri, MrLaspiur, Gigil, Biziki, Madd, Ehule, Izaro Orbegozo, Hirutxoak, Imz, Nuk Natura, Akna, Koloreztatu, Osabi Lohiart, Tanta atelier, Marimatraka, Zizkamizka, Sualma, Berexi Art, Artizar, Hamarratz eta Kimuri.

Biziolako denda eta barra ere irekiko dituztela jakinarazi dute.