Dillinger ostean, Bulger

Badirudi Johnny Deppek mafiosoak gorpuztea gustuko duela. 2009an, John Dillinger AEBetako etsai nagusia izan zen Michael Mannen Public Enemies filmean eta, orain, Barry Levinsonen esanetara, Whitey Bulgerren azalean sartuko da Black Mass izeneko lanean. Bulger Bostongo mafiaren buruetako bat eta FBIren konfidente izan zen. 1994an, atxilotu egingo zutela jakinarazi zioten, eta ihes egin zuen. FBIren hamar gaizkile bilatuenen zerrendan hainbat urtez egon ostean, 2011n harrapatu zuten.