Difret

Addis Ababan, Etiopian, hamalau urteko Hirut-ek, bahitua eta bortxatua izan ostean, bizirik ateratzeko modu bakarra izan du: gizonak hiltzea. Heriotza zigorrera kondenatu dezakete. Meza Ashenafi abokatuak Hirut defendatzea erabakiko du, poliziaren eta gobernuaren jazarpena gogorra izan arren. Afrikako hainbat herrialdetan emakumeek bizi duten egoeraz gehiago jakiteko behar-beharrezko filma.