Die Kreuzen, Void eta Faith
kultuzko hardcore banda estatubatuarren lan zaharrak berrargitaratu dituzte. Touch and Go zigiluak Die Kreuzenen lehen bi diskoak plazaratu ditu. Dischordek, aldiz, Void eta Faith-en erdibanako lp-a merkaturatu du. Ezinbesteko diskoak dira AEBetan 80ko hamarkadan egiten zen hardcore/punka ezagutzeko.