Dicaprio eta Volkswagen afera

Oraindik ez dute liburua idatzi, eta Leonardo DiCapriok dagoeneko zinemarako eskubideak eskuratu ditu. The New York Times egunkariko Jack Ewing kazetariak idatziko du Volkswagenen diesel motorren iruzurrari buruzko liburua, eta aktore ezagunaren Appian Way ekoiztetxeak eramango du pantaila handira, Paramount handiarekin elkarlanean. Badirudi DiCapriori benetan arduratzen diola planetaren kutsatzeak: Toyota Prius hibridoa eta Fisker Karma luxuzko deportibo elektrikoa dira egunerokoan erabiltzen dituen bi kotxeak.