Deviantart

Artistak elkartu eta euren obrak zabaltzeko asmoa duen komunitate handia da DeviantArt. Orain arte ez zuen ganorazko aplikaziorik, baina Android eta iOS plataformentzako garatu dutena aurkeztu berri digute. Egunero albisteak eta erreportajeak eskura izatea ahalbidetzen du, eta noski, DeviantArt komunitatean biltzen diren artelan guztiak ikusteko aukera ematen du.